Ekonomia -

Amiantoa

Amiantoagatik 2015ean hildako lehen langilea zenbatu dute

67 urteko gizonezko bat da hildakoa eta pleurako minbiziaren ondorioz zendu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amiantoaren Biktimen Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) elkarteak salatu duenez, amiantoagatik 2015ean hildako lehen langilea zenbatu dute. Hildakoa Emilio Sanchez Ballesteros da, 67 urtekoa, eta amiantoaren eraginpean egon ondoren garatutako pleurako minbiziaren eraginez hil da. Elkarteak bazkide aktiboenetako bat zenaren "bidegabeko heriotza goiztiarra" salatu du.

Elkarteak ohar bidez jakinarazi duenez, hildakoak elektrizista gisa lan egin zuen Beasaingo CAF enpresan eta Gizarte Segurantzak gaixotasun profesionala onartu eta ezintasun iraunkor absolutua aitortu zion.

Azaldu duenez, hildakoa ez zen erretzailea eta "1967an hasi zen lanean mantenimendu lanetan, amiantuarekin kontaktuan".

Kolektiboak amiantoaren tratamendurako ikerketa bultzatzeko baliabideak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari eta langileei antolatu daitezen dei egin die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea