Ekonomia -

Gastu publikoa

Hazkundeari laguntzeko erreforma fiskala eskatu dio OECDk Espainiari

Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen ahotan, Espainiako Gobernuak gastu publikoa eta egitura fiskala berriz aztertzea beharrezkoa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken urteetan egindako esfortzuei etekina ateratzeko erreforma fiskala egitea eskatu dio Catherine Mann Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko (OECD) ekonomialari buruzagiak Espainiari. Horrela, hazkundeari mesede egin nahi dio erakundeak.

?Hazkundeari laguntzen dion politika fiskal batean buru-belarri lan egin beharko luke Espainiak orain?, azpimarratu du Mannek prentsaurrekoan. Aurreikuspen ekonomikoen azken txostena aurkeztu du ekonomialariak.

NDFko ekonomialari buruzagiaren hitzetan, Espainiak ?erreforma ugari? egin ditu azken urteetan, batez ere egiturari dagokionez, baina gastu publikoa eta egitura fiskala berriro aztertzea beharrezkoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea