Ekonomia -
Azpiegiturak
CAFek trenak ekoizteko kontratua sinatuko du Mexikon
Mexiko hiriburua Tolucarekin lotuko duen proiektuaren esleipena lortu du, 690 milioi euroren truke.
Erredakzioa
CAF enpresa gipuzkoarra buru duen partzuergoak Mexiko hiriburua Tolucarekin trenez lotuko duen proiektuaren esleipena lortu du, 690 milioi euroren truke.
Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles enpresak prentsa-agiri batean azaldu duenez, Isolux-Corsanekin, AZVIrekin eta Thalesekin batera osatu duen partzuergoa aukeratu du Mexikoko Garraio eta Komunikazio Idazkaritzak proiektua aurrera eramateko.
Abenduan sinatuko omen dute kontratua, 690 milioi euroko aurrekontua izango duena. Horren ia erdia, % 49, CAFentzat izango da; 30 tren, seinalizazioaren zati bat eta bestelako sistema batzuk ekoizteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea