Ekonomia -
Fusioa ikertuko dute
Banca Civica auzia berriro irekitzea erabaki du Auzitegi Nazionalak
Eloy Velasco epaileak ekainean artxibatu zuen Banca Civicaren inguruko auzia, baina, UPyDk jarritako helegitea aintzat hartuz, kasua berriro irekitzea erabaki du Auzitegi Nazionalak.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak Barca Civica auzia berriro irekitzea erabaki du, Eloy Velascok artxibatzea erabaki ondoren UPyDk jarritako helegitea aintzat hartuz.
Epaitegi horren arabera, Banca Civicaren fusioa eta burtsarako irteeraren inguruko instrukzioa “amaitu gabe” dago, auzia artxibatu aurretik dokumentazioa jasotzea falta dela argudiatuz. Horregatik, Caixabanki Nafarroako Kutxak fusioa egin aurretik egindako zenbait operazioen berri eskatu dio.
Eloy Velascok aurtengo ekainean auzia artxibatzea erabaki zuen, baina UPyDk helegitea aurkeztu eta Auzitegi Nazionalak onartu egin du.
Bestalde, Auzitegi Nazionalak erabaki du Nafarroako Kutxaren auziko adar guztiak biltzea eta ikerketa Madrilera eramatea. Hortaz, ez du Iruñean kredituen, operazioen edota erosketen inguruan ikerketak egingo, Madrilen baizik.
Behin albistea ezagututa, Miguel Zarranz Nafarroako UPyDko bozeramaileak esan du ziur dagoela “justiziak bere lana egingo duela” Banca Civika auzoaren inguruan.