Ekonomia -

2015eko Aurrekontu egitasmoa

Diru-sarrerak bermatzeko errentaren partidak % 20 gora egingo du

Horrela, diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta Etxebizitzarako diru-laguntzaren aurrekontu-saila 461 milioi eurokoa izango da, aurten baino % 19,9 gehiago.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburua. EFE
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburua. EFE
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diru-sarrerak bermatzeko errentaren aurrekontu-sailak ia % 20 gora egingo du, 2015eko Aurrekontu proiektuaren arabera.

Horrela, diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta Etxebizitzarako diru-laguntzaren aurrekontu-saila 461 milioi eurokoa izango da, aurten baino % 19,9 gehiago.

2014ko Aurrekontuarekin alderatuta, diru-sarrerak bermatzeko errentaren partidak 76,5 milioi euro gehiago izango ditu, baina eskariaren arabera aurrekontu-saila gora egiten joango da urtean zehar. Honenbestez, 2015erako aurreikusitako diru-kopurua 2014an xahutuko denaren oso antzekoa izango da.

Enplegu eta Gizarte Politikarako Sailaren aurrekontuak % 11,5 gora egin du eta diru-sarrerak bermatzeko errentak eta Etxebizitzarako diru-laguntzak “hazkunde garrantzitsua” izan dutela goraipatu du Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak.

Gizarte kohesioa eta lanpostuak sortzeko egingo den “esfortzua” nabarmendu du Gatzagaetxebarriak. Zentzu horretan, “familia eta lana uztartzeko” hobekuntzak azpimarratu ditu sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa