Ekonomia -
Bankuen estres datuak
Kutxabank, kaudimen maila onena duen Estatu Espainiarreko bankua
2012. urtean erakundea bateratu zenetik bigarren aldiz, Kutxabankek kaudimen ratiorik onena lortu du bankuei eginiko estres proba batean.
Erredakzioa
Europako Banku Zentralaren estres testak egin dituzten Espainiako finantza erakundeen artetik, Kutxabankek lortu du emaitzarik onena. Izan ere, hipotesi okerrenean (aurkako testuingurua) euskal finantza taldeak % 11,8ko kapital ratioa izango luke, proba gainditzeko eskatutako % 5,5aren oso gainetik.
Finantza erakundeei oinarrizko testuinguruan % 8ko kapital ratioa izatea, eta, hipotesi okerrenean % 5,5eko kapital ratioa izatea eskatzen zitzaien. Izan ere, azterketa horretan bi testuinguru kontuan hartzen dira: bata, oinarrizko testuingurua, Europako Batzordeak herrialde bakoitzarentzat egindako aurreikuspenen ekonomikoen araberakoa; eta bigarrena, aurkako testuingurua.
Bi kasuetan, Kutxabankek aise gainditu du eskatutako gutxieneko portzentajea. Oinarrizko testuinguruan, % 12,36ko kapital ratioa lortu du, gutxieneko % 8aren oso gainetik. Aurkako testuinguruan, bestalde, % 11,8ko kapital ratioa izango luke, gutxieneko % 5,5aren oso gainetik.
Halaber, "palanka ratioa" (levereage ratio) ere aztertu da, mailegu erakundeen sendotasuna neurtzeko azpimarragarria. Kasu honetan ere, Kutxabankek %7,1eko ratioa lortu du, espainiar finantza sistema osoko onena.
Mario Fernandez: "Emaitzak ikaragarri positiboak dira"
Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak adierazi du emaitzak "ikaragarri positiboak" direla. “Gure helburu nagusiari eusten diogu, bezeroen beharrak asebetetzea. Badakite bere dirua espainiar sistemako erakunde kaudimentsuenean daukatela, eta uste dut lasaitasuna emateko baldintza garrantzitsua dela”, gaineratu du.
Finantza Taldeko Presidenteak garrantzia eman dio erakundearen eredu profesionalari eta izaera sozialari. “Aurrezki kutxak Kutxabanken bateratu dira, pertsona berberak gara, eta izaera sozialeko banka eredu profesional bera dugu”, azpimarratu du. Horrela, bere hitzetan, “Kutxabanken irabazi guztiak, banatzean, helburu finko batera bideratzen dira, gizarte ekintzetara”.
Mario Fernandezek Kutxabanken eredu profesional eta solbentea babestu du. “Funtsean gauza bera izanez, ekonomia globalera moldatu beharra dauka, eta seguruenik behar den guztia egin beharko dugu gure lehiakideen baldintza berdintsuetan aritzeko, lehen postuetan egon nahi badugu”.
2012. urtean erakundea bateratu zenetik bigarren aldiz, Kutxabankek kaudimen ratiorik onena lortu du bankari eginiko estres test batean.