Ekonomia -

Txostena

Frantziako Kontu Auzitegiak AHTren eredua auzitan jarri du

Puztutako trafiko zenbakiak aurreikusiz eta aurrekontu izugarriak xahutuz AHT eredua eutsiezina dela dio txostenak. 230 geltoki eta soilik 24 miloi bidaiari duen eredua jasanezina da.

Frantziako abiadura handiko trena. Artxiboko irudia: EiTB
Frantziako abiadura handiko trena. Artxiboko irudia: EiTB
Frantziako abiadura handiko trena. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura handiko trenen eredua auzitan jartzen duen txosten bat kaleratu du gaur Frantziako Kontu Auzitegiak, Gara egunkariak eta Euskadi Irratiak jakitera eman dutenez. Aztertutako sei lineatan aurreikusitako bezero kopurua ez da bete.

Puztutako trafiko zenbakiak aurreikusiz eta aurrekontu izugarriak xahutuz AHT eredua eutsiezina dela dio txostenak. Gainera, ‘ekozergaren’ egitasmoa bertan behera delarik, trenbide proiektu berrien finantziazioa ez da ziurtatzerik. Hor da, besteak beste, Bordele-Hendaia egitasmoa.

Txostenaren inguruan prentsan orain arte kaleratu direnen arabera, trafiko aurreikuspenak puztu egiten dira. 230 geltoki eta soilik 24 miloi bidaiari duen eredua jasanezina da.

Finantziazioa, arazo

Finantziazioa lortzeko moldeak aipatu dituzte, Akitania kasuko. Gomendioen artean, AHT soilik AHT trenbidetik pasatzea, ez arruntetik, geltokiak murriztea, 100 bat kentzea, populazio handieneko guneei lehentasuna ematea eta bidaia frekuentziak handitzea.

Gomendioak gomendio, CAD elkarteak Hendaia eta Bordele arteko egitasmoarekin gauza bera gertatzen ari dela salatu du. Aurreikusi zuten trafikoa ez da inondik inora bete.

Tren trafikoaren behatokiaren arabera, iragarri zuten saturazioaren guztiz kontrakoa gertatzen ari da, bi urtean % 10 apaldu baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea