Ekonomia -

B txartelak

Sabadell bankuak abala eman dio Ratori, fidantzari aurre egiteko

Ratok dagoeneko fidantza utzi du Auzitegi Nazionalean. Epaileak gaur arteko epea jarri zien Ratori eta Blesari fidantza ordaintzeko.

Rodrigo Rato epaitegitik irteten Artxiboko irudia: EFE
Rodrigo Rato epaitegitik irteten Artxiboko irudia: EFE
Rodrigo Rato epaitegitik irteten Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodrigo Rato Caja Madrid eta Bankia bankuetako presidente ohiak abala aurkeztu du gaur Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak B txartelen auzian ezarritako hiru milioi euroko fidantzari aurre egiteko, iturri juridikoek jakitera eman dutenez. Horrela, ondasunak enbargatzea saihestu du Ratok. Sabadell bankuak eman dio banku-abala Rodrigo Ratori.

Abal hori dela eta, Ratok interesak ordaindu beharko dizkio bankuari. Hiru milioi euroko abal horregatik Ratok 45.000 euro ordaindu beharko ditu urtean interes gisa, bankuak % 1,5eko interesean utzi badio. Hala ere, ziurrenera interes tipo txikiagoa aplikatuko diote, % 0,3koa edo, "bezero ona izateagatik". Hori horrela bada, 9.000 euro ordainduko ditu urtean interesetan.

Rodrigo Ratok eta Miguel Blesa Bankia eta Caja Madrideko presidente ohiek gaur arteko epea dute epaileak ezarri zien fidantza ordaintzeko. Hori egin ezean, epaileak horien ondasunak enbargatuko ditu.

Miguel Blesaren kasuan, ikusteko dago gaur 16 milioi euroko fidantza aurkezteko gai den. Blesak eskutitza bidali zion Andreu epaileari ostiralean, fidantzaren dirua Mapfre aseguru-etxeari eska ziezaion. Saiakera ustel horren ondotik, Blesak eskutitza idatzi dio Mapfreri fidantza ordain dezan.

Blesak uste du Mapfrerekin duen polizak erantzukizun zibila barne hartzen duela eta, horregatik, fidantzaren ordainketa bere gain hartzeko eskatu dio aseguru-etxeari. Dena den, Blesa errudun jotzen badute, litekeena da aseguru-etxeak diru hori eskatzea, izan ere, hainbat aseguruk hori bere gain hartzen dute baldin eta kaltea egiteko borondaterik izan ez bada.

Blesak gaur fidantza ordaintzea lortzen ez badu, Prozedura Zibilaren Legea abian jarriko da haren ondasunak blokeatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea