Ekonomia -
Enplegu publikoa
Lan eskaintza publikoetan sindikatuak aintzat ez izatea salatu du ELAk
Sindikatuaren arabera, Eusko Jaurlaritzak prekaritatearen aldeko apustua egiten du, herritarrei gezurra esan eta langileei eraso egiten die.
Erredakzioa
Sindikatuak aintzat izan gabe, Eusko Jaurlaritzak lan eskaintza publikoak deitzea salatu du ELAk.
Ohar bidez ELAk salatu duenez, "Gobernu honek harro agertzen duen jarrera horren erakusle bat gehiago da, eta ez dio errespeturik hitzarmen kolektiboari".
ELA sindikatuaren iritziz, sindikatuek lan-eskaintza publikoen berri hedabideen bitartez izatea "onartezina" da.
Aipaturiko lan eskaintza publikoak berehala Negoziazio Mahaira ematea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, eta bertan "Jaurlaritzak eusten duen behin-behinekotasun egoera aztertu beharko da bere osotasunean, eta arazo hori irtenbide osoa eman beharko zaio".
Bestalde, autopropaganda neurriak albo batera uzteko ere eskatu dio Jaurlaritzari, "faltsuak izateaz gain, egungo egoera okerragotu eta bere sinesgarritasun urria gutxitzen baitute".