Ekonomia -

Pobreziaren aurkako Eguna

Gizarte laguntzen beharraz ohartarazi dute pobreziaren aurkako taldeek

Euskadin, bizilagunen % 19,9 pobrezian edo bazterketan erortzeko arriskuan bizi dira.

1.300.000 lagun, eguneko dolar batekin biz da munduan

1:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurka Euskadin aritzen diren taldeak biltzen dituen sareak agerraldia egin du Bilbon, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna den honetan.

Azken hamar urteotan, Europa osoan, txiroen kopuruak % 50 gora egin duela azpimarratu dute; guztira, 124,5 milioi pertsona gizarte-bazterkerian erortzeko arriskuan bizi dira eta, mundu mailan, 1,3 milioi pertsona, eguneko, dolar bat baino gutxiagorekin bizi dira.

EAEri begira, Caritas, CEAR, Gurutze Gorria ala hiesaren aurkako taldeak, besteak beste, biltzen dituen plataformak, Euskadin ere “pobreziak gora” egin duela salatu dute. Hala ere, datuak Estatukoak edo Europakoak baino hobeak direla azpimarratu dute.

Pobrezia eta Gizarte Bazterketaren Europar Sareko kide diren Euskadiko 39 erakundeak kezkatuta daude, PPk gizarte-laguntzen inguruan zabaldutako zalantzak “euskal gizartean hedatzeko arriskua” ikusten baitute.

Hortaz, talde politikoei eskaera zuzena egin diete: Osasun edo Hezkuntza Sistema defendatzen duten moduan, gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko euskal sistemaren defentsa ere egiteko.

Jaurlaritzak kaleratutako azken datuen arabera, Euskadin herritarren %19,9 pobrezia eta gizarte-bazterketan erortzeko arriskuan bizi dira, Espainia eta Europako batez besteko datuen azpitik, baina 2000ko datuetara itzuliz, atzerapausoa eman dela salatu dute plataformatik.

Duela 25 urte Jaurlaritzak martxan jarritako Pobreziaren aurkako Plana gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko sistemaren jatorria izan zela gogoratu dute, eta, hortaz, plan hura aldarrikatzeko ekitaldia egingo du plataformak datorren asteartean Eusko Legebiltzarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur