Ekonomia -

Egoera ekonomikoa

Gipuzkoako ekonomia 'aurrera doa pixkanaka', Adegiren esanetan

Urtea "asko jota" % 1eko hazkundearekin amaitzea aurreikusi du Gipuzkoako patronalak.

Urtea % 1eko hazkundearekin ixtea aurreikusi du Adegik. EFE
Pello Guibelalde
Gipuzkoako ekonomiak aurrera egin du

1:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkartea baikor baina tentuz agertu da Gipuzkoako ekonomiaren balorazioa egiteko orduan. Agertu duenez, lurraldea "aurrera doa pixkanaka", Europako geldialdiaren ondorioak "pairatzen" dituen arren. Hala, 2014a "asko jota" %1eko hazkundearekin ixtea aurreikusi du.

Enpleguaren alorrean, Gipuzkoako enpresen aurreikuspenak "egonkorrak" izango direla ondorioztatu du Adegik Gipuzkoako ekonomiaren inguruan urtero egiten duen hiru inkesten arteko azkenean.

Inkestaren emaitzak prentsaurrekoan aurkeztu dituzte gaur Pello Guibelalde Adegiko presidenteak, Jose Miguel Ayerza patronaleko idazkari nagusiak eta Patxi Sasigain Lehiakortasun eta Berrikuntza zuzendariak.

"Sei urtez krisi ekonomiko luze eta gogorrean egon eta gero, 2008an ginena baino % 6 pobreago gara oraindik, industria ekoizpena 30 puntu jaitsi da eta 2.000 enpresa itxi dituzte", esan du Guibelaldek. Dena dela, aitortu duenez, "hondoa behin jota, Gipuzkoako ekonomia aurrera doa".

Adegiren presidenteak zehaztu duenez, enpresek ekonomian duten konfiantza "hobetuz doa" eta batez besteko fakturazioa % 2,5 hazi da. Horrez gain, Guibelalderen hitzetan, barne eta atzerriko salmentek gora egin dute, "hazkundearen erritmoa apaldu bada ere".

Enpleguari dagokionez, baikor agertu da Patxi Sasigain. Adierazi duenez, iraileko langabeziaren datua "oso ona" izan da, abuztukoa "txarra" izan zen arren.

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiaren bozeramaileak Aberastasun eta Ondare Handien gaineko Zergaren harira emandako datuei buruz galdetu diote Jose Miguel Ayerzari. Erantzun duenez, zerga horregatik "aberats bat, bakarra bada ere, Gipuzkoatik joaten bada, argi dago zerga hori ez dela positiboa eta ez duela ekonomia suspertzeko balio".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Adegi bideoak