Ekonomia -

KPI

Urterik urterako KPIak 2009tik tasa negatiborik handiena eman du

Uztaileko datuekin alderatuta % 0,1 igo bada ere, urterik urterako Kontsumorako Prezioen Indizeak bi hamarreneko beherakada izan du, % -0,5eraino, erregaien eta labaingarrien prezioak jaitsi direlako.

Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urterik urterako Kontsumorako Prezioen Indizea (KPIa) bi hamarren jaitsi da Estatuan abuztuan, % -0,5eraino, eta 2009tik honako tasa negatiborik handiena erregistratu du (% -0,7raino heldu zen orduan). 2014ko uztaileko datuekin alderatuta, KPI % 0,1 igo da, hilabete horretan azken hiru urteetan izandako igoerarik txikiena, Estatistika Nazio Institutuak ostegun honetan emandako datuen arabera.

Azken hamaika hilabeteetan, laugarren aldiz izan dituzte prezioek urterik urterako tasa negatiboak. Hala ere, Gobernuak baztertu du ekonomia deflazioan sartzea.

2013ko abuztuan erregistratu zuten prezioek azken aldiz Estatuko ekonomian ohikoagoa den tasa; izan ere, hilabete hartako KPIa % 1,5ean kokatu zen. Hortik hona, hein batean 2012an ezarritako BEZaren igoeraren "maila efektua" dela eta, beherakada nabarmena izan du.

Erregaien eta labaingarrien prezioetan, beherakada

Estatistikaren esanetan, urterik urterako KPIaren beherakada (jarraian laugarren aldiz jaitsi da) erregaien eta labaingarrien prezioen beherakadak eragin du. 2013ko abuztuan, aldiz, igoera izan zuten.

Nolanahi ere, inflazioaren behin betiko datua izan arte itxaron behar da: Irailaren 12an jakinaraziko dute datu hori; izan ere, ostegun honetan zabaldutako datuak orientagarriak dira.

Elkartutako Kontsumorako Prezioen Indizea, bestalde, % -0,5ean kokatu da abuztuan, uztailean erregistratutakoa baino hamarren bat beherago. Indize hori berak % 0,1eko gorakada izan du urteko zortzigarren urtean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Kontsumorako prezioen indize