Ekonomia -
Epekako erosketetan
Merkataritzagaien % 30 gutxiago utzi dira ordaindu gabe ekainean EAEn
Espainiako Estatuan adierazle horrek izan duen beherakada bera izan da bertan, baina hala ere Estatuan 272,5 milioi euro utzi dira ordaindu gabe.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoan familiek eta enpresek epeka erositako gaien artean, ia 15 milioi euro utzi dituzte ekainean epemugan ordaindu gabe, iaz baino % 30 gutxiago.
Espainiako Estatuan adierazle horrek izan duen beherakada bera izan da bertan, baina hala ere Estatuan 272,5 milioi euro utzi dira ordaindu gabe.
Estatuan ordaindugabe gehien dituzten erkidegoen zerrendan bosgarren dago EAE, Kataluniaren (75 milioi), Madrilen (57 milioi), Valentziaren (27 milioi) eta Andaluziaren (25 milioi) atzetik.
Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako datuen arabera, epeka erositako merkataritzagaiei dagokienez, 941 milioi euroko balioa zuten letrak ordaintzeko epea bete da ekainean EAEn, eta horien % 98,4 ordaindu dira. Espainiako Estatuan ordaindutako fakturen ehunekoa antzekoa izan da, eta guztira 13.568 milioi euroko balioa zuten fakturen epea bete da.
Maiatzeko datuekin alderatuta, ordaindu gabe utzitako fakturen kopurua % 14 murriztu da EAEn.