Ekonomia -

Jaiegunetan dendak zabaltzea

Confebask: 'Susperraldia modu lasaiago batean begiztatuko da 2015ean'

Gainera, Lujua jaiegunetan dendak zabaltzeak piztutako polemikaren inguruan mintzatu da, eta, esan duenez, "nahikoa da astelehenetik larunbatera" zabaltzea.

Miguel Angel Lujua, Confebaskeko presidentea. Argazkia: Efe
Miguel Angel Lujua, Confebaskeko presidentea. Argazkia: Efe
Krisi ekonomikoaren azken urtean gaudela dio euskal enpresarien buruak

1:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak susperraldi ekonomikoaren adierazle "apalak" agertu direla baieztatu du, baina, ohartarazi duenez, " susperraldia oso motela izango da".

Confebaskeko presidenteak uste du Barne Produktu Gordinak aurten % 1,2 gora egingo duela eta 10.000 lanpostu sortuko direla. Gainera, bere iritzian, datorren urtean susperraldia "modu lasaiago batean" begiztatuko da, eta doikuntza neurrien garaia "bukatu" dela azpimarratu du.

Bestalde, Lujua jaiegunetan dendak zabaltzeak piztutako polemikaren inguruan mintzatu da, eta, esan duenez, "nahikoa da astelehenetik larunbatera" zabaltzea; halaber, dendariek igandetan ireki nahi ez badute, "ekartzen duen kostua irabazia baino handiagoa dela uste" dutelako da, azpimarratu du.

EFEk egindako elkarrizketa batean, Lujuak gai polemikoa izan du hizpide, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako patronalek denda txikien interesen alde egiteko eta denden ordutegien inguruan dituzten eskumenak defendatzeko Jaurlaritzari eskatu eta gero.

Decathlonek uztailaren 25ean, jaieguna Euskadin, Bilboko, Gasteizko, Donostiako eta Irungo dendak zabaltzea erabaki ostean eragindako polemikaren ondotik etorri da eskaera. Halere, Bizkaiko hiriburuko denda ez zuten zabaldu, protestek egindako presioagatik.

Confebasken presidenteak aitortu du denden ordutegien gaia "polemikoa" dela eta "gatazka" eragiten duela.

Lujuaren iritzian, "garaia helduko da", eta, ekonomia suspertuz gero eta dendariek "negozioa egiteko aukera dagoela ikusiz gero, ziur nago lehenengoak izango direla igandetan zabaltzen".

Ordura arte, Lujuak "egungo legedia errespetatzea" defendatu eta "saldu nahi duten, eta igandean saltzeko aukera dutela ikusiz gero zalantzarik gabe zabalduko zuketen, dendarien iritzia ere kontuan hartzea" eskatu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Confebask albisteak