Ekonomia -
Zentral nuklearra
CNSk baldintza gehiago jarri dizkio Garoñari
Irailaren 30a baino lehenago, Nuclenorrek daten aurreikuspen bat aurkeztu beharko du, eskatutako baldintza guztiak betetzeko.
Erredakzioa
Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko osoko bilkuran asteazken honetan instrukzio teniko bat onartu (aldeko 4 boto, 1 kontra) dute Garoña berriro irekitzea aztertzeko baldintza berriekin, horien artean, erreaktorearen ontzia guztiz berraztertzea.
Irailaren 30a baino lehenago, Nuclenorrek daten aurreikuspen bat aurkeztu beharko du, eskatutako baldintza guztiak betetzeko.
Kontrako botoa Cristina Narbona kontseilariak(PSOE) eman du, eta boto partikularra egingo du.
Instrukzio Tekniko Osagarri berriak ezartzen dituen baldintza batzuk diseinu aldaketan oinarritzen dira, Garoñako erreaktorea erregaiz kargatu baino lehenago. Zentral nuklearra 2012ko abendutik geldituta dago, Nuclenorrek hala erabakita. Endesak eta Iberdrolak % 50eko partaidetza dute bertan.
Era horretan, zentralak egoera funtzionala egiaztatu beharko du, baita erreaktorearen ontziaren eta haren osagaien egitura-segurtasuna ere, Belgikako Doel zentralak dituen akatsak baztertzeko (mila pitzadura txiki aurkitu zituzten, eta fabrikatzailea Garoñako zentral berarena da).