Ekonomia -

Balantzea

BBVAk iaz baino % 53 gutxiago irabazi du urteko lehen seihilekoan

Iaz ez bezala, aurten plusbaliorik ez dela izan azaldu du BBVAk. Hala ere, taldeak 1.328 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVA taldeak 1.328 milioi euroko etekin garbia izan zuen urteko lehen seihilekoan, 2013ko epe berean baino % 53,9 gutxiago. Urtarrila eta ekaina artean plusbaliorik ez dutela lortu argudiatu du enpresak.

Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalari igorritako oharrean, BBVAk azaldu du plusbalioengatik izan ez balitz, % 11,7ko hazkundea izango lukeela (1.544 milioi euro).

Bestalde, berankortasun tasak berriro ere behera egin duela (% 6,4) azpimarratu du BBVAk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
BBVA albisteak