Ekonomia -
BEC
Munduko Saskibaloi Txapelketak 7 milioiko eragina izango du Barakaldon
Gainera, 57 enplegu sortuko dira hitzordurako, jarraitzaileen gunerako beharko diren lanpostuak eta ostalaritza sektorean beharko direnak kontuan hartuta.
Erredakzioa
Barakaldoko Udalak 7,6 milioi eurotan zenbatu du Munduko Saskibaloi Txapelketak eta Udalak antolatutako jarduerek hirian, BEC Bizkaia Arenan, izango duten eragin ekonomikoa.
Alfonso Garcia (PSE) Barakaldoko alkateak enpresa espezializatu batek eragin ekonomikoren inguruan egindako txostena aurkeztu du. Txostenean Munduko Saskibaloi Txapelketak berak eta Udalak abuztuaren 29tik irailaren 4ra bitartean antolatu dituen jarduerak kontuan hartu dituzte.
Txostenaren arabera, 7,67 milioi euroko eragina izango du zuzenean Barakaldoko Barne Produktu Gordinean, horietatik 6,72 Udalak antolatutako ekimenen ondorioz, esaterako, Barakaldo Basket Hiria BECen ondoan jarriko duten jarraitzaileentzako gunea.
Alkatearen esanetan, jarduerok antolatu ezean, diruak "beste udalerri batzuetan bukatuko luke, gehien bat Bilbon".
Gainera, 57 enplegu sortuko dira hitzordurako, jarraitzaileen gunerako beharko diren lanpostuak eta ostalaritza sektorean beharko direnak kontuan hartuta.