Ekonomia -

Auto prototipoa

EH Bildu: 'Baliteke delitua egotea Hirikoren patenteak askatuz gero'

Koalizioak jakinarazi duenez, Hiriko auto elektrikoaren gainean bildutako informazio guztia entregatu egin dio fiskalari, ondasunak ostentzeko delitua dagoelakoan.

Unai Urruzuno, EH Bilduko legebiltzarkidea. Irudia: EiTB
Unai Urruzuno, EH Bilduko legebiltzarkidea. Irudia: EiTB
Unai Urruzuno, EH Bilduko legebiltzarkidea. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk ziurtatu duenez, Arabako Fiskaltzak posibletzat jo du Afypaida enpresak (Hirikoren proiektua sustatu zuen enpresa) ondasunak ostentzeko delitu bat egitea, diru-publikoz finantzatutako prototipoaren patenteak askatuz gero, tasak berriz ordaintzen ez badira.

Unai Urruzuno eta Igor Lopez de Muniaiun EH Bilduko legebiltzarkideek Hiriko auto elektrikoaren gainean bildutako informazio guztia Josu Izagirre Arabako fiskal nagusiari eman diote gaur, asteazkena, ondasunak ostentzeko delitua dagoelakoan.

Koalizioak salatu duenez, aurretik erregistratutako hiru patenteetatik bi aske gera litezke egun gutxi barru, dagozkien tasak ordaintzen ez badituzte; hori dela eta, edozein enpresak "doan" gara lezake proiektua.

Afypaida Jesus Echavek gidatutako enpresa da, eta aipatutako proiektua sustatzea egokitu zitzaion, EH Bilduk bildutako datuen arabera, 16 milioi euro jaso zituen erakunde publikoen eskuetatik.

Industria Ministerioa, EH Bilduk gaur plazaratu duenez, jasotako diru laguntzak itzultzeko eskatu dio enpresa horri dagoeneko.

Hori dela eta, koalizioaren arabera, fiskalak uste du, laguntzak itzultzeko eskatu diotenez, ondasunak ostentzeko delitua izatea patenteok (enpresaren aktibo izanda) aske geratuz gero.

Ondasunak ostentzeko delitua zordun batek ondasunaren parte edo guztia ezkutatzen duenean (Hirikoren kasuan patenteak) zordunak zailtasunak izan ditzan eta dagokiona jaso ez dezan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea