Ekonomia -

Fundazio bihurtzeko prozesua

Kutxabanki kalte egiteko kanpaina abian dela uste du Mario Fernandezek

Fernandezen esanetan, alternatiba bakarra da zazpi "kutxatxotan" banatzea (lau Bizkaian, bi Gipuzkoan eta bat Araban), legeak ez baitu baimentzen kutxa batek 10.000 milioi euro baino gehiago izatea.

Mario Fernandez, Kutxabanken presidentea. Irudia: EFE
Mario Fernandez, Kutxabanken presidentea. Irudia: EFE
Mario Fernandez, Kutxabanken presidentea. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak azpimarratu duenez, euskal kutxak fundazio bihurtzeko prozesuaren kontrako kritikak "Kutxabanki kalte egitea helburu duen kanpaina baten parte" dira.

Deia egunkarian idatzitako artikulu batean, BBK eta Vital fundazio bihurtzeko astelehenean onartutako prozesuaren kontrako "adierazpenak demagogia hutsa dira, oinarririk gabekoak".

"Bihurtu ezean automatikoki bihurtuko dituzte esalditik, zer da ulertu ez dutena?", galdetu die fundazioen kontrako kritikak egin eta legearen azterketa egitea eskatu dutenei.

Kutxabankeko presidentea ironiaz aritu da euskal kutxak fundazio bihurtzea saihesteko alternatibak bilatu dituzten "paleontologian eta espeleologian adituek egindako ahalegin merezidun eta antzua"ren inguruan.

Fernandezen esanetan, alternatiba bakarra da euskal kutxak zazpi "kutxatxotan" banatzea (lau Bizkaian, bi Gipuzkoan eta bat Araban), legeak ez baitu baimentzen kutxa batek aktibotan 10.000 milioi baino gehiago izatea.

Gainera, horren ustez, operazio hori eginda, ez lukete Euskadin jarduten diren erakundeei aurre egiteko aukera izango, Kutxabanken "egitekoa" bezeroen baliabideak "babestea" izanda, eta, gainera, "euren diruaren kudeaketa arduratsua egingo dela uste dute" bezeroek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank albisteak Laboral Kutxa berriak