Ekonomia -
Trenbide sarea
Euskotrenek 28 tren berriren fabrikazioa esleitu dio CAF enpresari
150 milioi euroko kontratua sinatu du Beasaingo enpresak, eta 2016tik aurrera martxan izango den Metro Bilbaoko 3. linea osatuko dute.
Erredakzioa
Euskotrenek 28 tren berriren fabrikazioa esleitu dio CAF enpresari, 150 milioi euroko balioarekin.
Egun eraikitze fasean dagoen Metro Bilbaoko 3. lineako beharrizanak beteko dituzte unitate berriek, eta Euskotreneko tren parke mugikorraren modernizazio prozesuarekin jarraitu ahal izateko balioko dute, unitate zaharrenak ordezkatuz.
Unitate berriak 2015 eta 2020 artean eman beharko zaizkio Euskotreni, eta horrela, 2016. urtearen bukaeran lehenengo trenak martxan ibiliko dira, urte horretan aurreikusita baitago Metroko 3. linea martxan jartzea Etxebarri eta Bilboko Matiko auzoaren artean.
Euskotrenek adierazi duenez, unitate berriek teknologian, fidagarritasunean, iraunkortasunean eta ergonomian tren sektorean aurreratuenak diren berrikuntza teknologikoak izango dituzte.
Unitate berrien ezaugarri nagusiak ondorengo hauek izango dira: hiru kotxe, bakoitza 17 metroko luzerarekin; tren bakoitzeko 296 pertsonako edukiera; 94 leku eserita joateko, eta etorkizunean laugarren kotxe bat sartzeko aukera.