Ekonomia -

Akordio estrategikoa

Euskaltelek akordioa sinatu du GFIrekin sistema esparrua kanporatzeko

Akordioak Euskalteleko langileei lanpostuak, egungo lan-baldintzak, antzinatasuna eta lantokia mantentzea bermatuko die, sinatzaileen arabera.

Argazkia: EiTB
Euskaltelek GFI frantziar enpresarekin sinatu du akordio estrategikoa

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaltel telekomunikazio enpresak ostiral honetan “aliantza teknologikoa” sinatu du GFI frantsesarekin. Euskal operadorearen sistema esparrua kanporatzea dakar, baita beste ekimen teknologiko batzuen garapena ere, sinatzaileek ohar batean azaldu dutenez.

Sinatzaileen hitzetan, goiz honetan bi konpainietako arduradunek sinatu duten akordio “estrategikoak” enplegu kualifikatua sortzea ahalbidetuko du Euskadin. Euskaltelek Derion (Bizkaia) du egoitza.

Akordioak Euskalteleko langileei lanpostuak, egungo lan-baldintzak, antzinatasuna eta Bizkaiko Parke Teknologikoko lantokia mantentzea bermatuko die, sinatzaileen arabera.

Euskaltelen eta GFI aholkularitza eta zerbitzu informatikoen enpresaren artean sinatutako akordioaren bidez, euskal konpainiak informazio-sistemen eredua transformatuko du, “merkatu lehiakor globalari egokitzeko eta operadorea merkatuan telekomunikazio sektorearen buru bezala egonkortzea bermatzeko”, esan dutenez.

Akordio honekin, Euskaltelek berrikuntza teknologikoa bilatu du, zerbitzu garatuagoa eta kalitatezkoa eskaintzeko bezeroei.

Akordio honi esker, GFIren egoitza Bizkaiko Parke Teknologikoa izatera pasatuko da, “Europako hegoalde osorako Telco lehiakortasun zentroan”.

Sinatzaileek adierazi dutenez, akordioaren “berehalako” ondorioetako bat lanpostuak sortzea izango da, Ipar GFIk 2014 amaieran 500 lanpostu lortzea aurreikusi delako.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaltel