Ekonomia -

Abiadura Handiko Trena

Oregi: 'Gobernuak ez du Bergarako lotunearen lehen zatia esleitu'

Ana Oregi sailburuak salatu duenez, Espainiako Gobernuak ez du bete joan den apirilean iragarritako konpromisoa.

Ana Oregi sailburua AHTren obretan, Bergaran. Artxiboko irudia
Ana Oregi sailburua AHTren obretan, Bergaran.
Ana Oregi sailburua AHTren obretan, Bergaran. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Antolakuntza sailburuak salatu duenez, Sustapen Ministerioak ez du 'Euskal Y'aren Bergarako lotuneko lehen zatia esleitu, Espainiako Gobernuak apirilean hala egingo zuela iragarri zuen arren.

Ana Oregik azalpenak eman behar izan ditu Legebiltzarreko batzordean, PSEko Jesus Zaballosek AHTri buruzko argibideak eskatu ostean.

Oregik argi utzi nahi izan du erantzukizuna Espainiako Gobernuarena dela. "Hartutako konpromisoak betetzen dituen bakarra Jaurlaritza da", azpimarratu du.

Bergarako lotunea bost zatitan banatu dute eta lehendabiziko tartearen lizitazioa joan den apirilaren 30ean onartu zuen Espainiako Gobernuak, 133 milioi euro bideratuta.

"Gauza bat da Sustapen Ministerioak zer esaten duen, eta beste bat, zer egiten duen; baina nik egunero begiratzen du Estatuko Aldizkari Ofiziala eta aipatu esleipenak ez daude", ohartarazi du.

Azpiegitura hori eraikitzeko lanak Espainiako Gobernuak finantzatzen ditu; Arabako eta Bizkaiko zatiez arduratzen da, hain zuzen ere.

Eusko Jaurlaritzak, berriz, Gipuzkoako obrak esleitzen ditu, eta ondoren, kupoaren bitartez, Estatuak aurreratutako dirua itzultzen dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea