Ekonomia -

Telefonica

Langabezia-tasa % 14 azpitik lau urtetan egongo dela uste du Aliertak

Telefonicako presidenteak esan duenez, Europan "populisten" botoak hazkundearekin "kentzen" dira.

Cesar Alierta Telefonicako presidentea. EFE
Cesar Alierta
Cesar Alierta Telefonicako presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian langabezia-tasa egungo % 26tik % 14 azpitik egotera pasatuko dela lau urtetan aurreikusi du Cesar Alierta Telefonicako presidenteak, akziodunen batzar nagusian.

Zuzendariak esan du Espainiako ekonomiak azken hilabeteotan izandako aurrerapenekin jarraituko duela, kontsumoaren hobekuntza dela eta; halaber, azken estimazioen arabera, BPG % 1,5 haziko da 2014an, eta % 2, 2015ean.

Halere,  Espainian egoera "kezkagarria" dela aitortu du, gazteen langabezia tasari dagokionez. Aliertaren ustez, egoera hau "hezkuntzarekin, prestakuntzarekin eta prestakuntza gehiagorekin" konpontzen da. Horren haritik, Telefonicako presidenteak azaldu duenez, 14 eta 26 urte arteko 800.000 langabeetatik 555.000k lehen hezkuntza bakarrik dute.

Telefonicako arduradun nagusiak Europako hauteskundeetako emaitzei buruz hitz egin du, eta "boto populistak" krisi ekonomikoaren ondorioz izan direla adierazi du. Zuzendariaren hitzetan, "itxaropentsua" da Europako liderrek boto horiek "hazkundearekin kentzen" direla esatea.

Erasoa OTTei

Bestalde, Aliertak Interneteko aktore berrien, OTTen, aurka egin du, besteak beste, Facebook eta Google, baita horien zuzendari nagusien kontra ere, pribatutasuna, segurtasuna eta propietate intelektuala ez "errespetatzeagatik". "Enpresa horiek sareetan dagoen informazioa aztertzea ahalbidetzen duten algoritmoak dituzte", azpimarratu du.

Zuzendarien soldata

Akziodunek eta sindikatuetako ordezkariek Telefonicako zuzendariek jasotzen dituzten soldatei buruz egindako kritiken aurrean, Aliertak Telefonica bezalako mundu mailako enpresa "kudeatzearen zailtasunean" justifikatu ditu.

Dibidenduen banaketa onartu dute

Telefonicak akziodunen batzar nagusian, % 50,8ko quorumarekin eta 'scrip dividend' formularekin akziodunen ordainsaria onartu du, dibidendua efektiboan edota akziotan kobratzeko aukera dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea