Ekonomia -
Eustat-en datuak
Turista kopurua % 7,6 hazi da apirilean, Aste Santuko oporrengatik
Turistek iazko apirilean baino % 12,3 gau gehiago igaro dituzte EAEn. Dena den, turismoaren gorakadak ez du enpleguaren hazkunderik eragin.
Erredakzioa
Apirilean % 7,6 bisitari gehiago heldu dira Euskal Autonomia Erkidegora, iazko apirileko datuekin alderatuta, batez ere, Aste Santuko oporrak tarteko. Izan ere, iaz Astea Santua martxoan jauzi zen.
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur kaleratutako datuen arabera, bidaiariek 357.328 gau igaro dituzte EAEko ostatuetan apirilean (% 12,3 gehiago). Lurraldez lurralde, Gipuzkoan % 18 gora egin du gaualdi kopuruak, % 9,5 Bizkaian eta % 6,1 Araban.
Dena den, turismoaren gorakadak ez du enpleguaren hazkunderik eragin, are gehiago, sektorean % 2,5 langile gutxiagok egin dute lan apirilean iazko apirilarekin alderatuta.
Iazko apirilean baino Espainiar Estatuko bisitari gehiago heldu dira EAEra, % 10,5 gehiago hain zuzen ere, eta atzerritik etorritako turisten kopurua % 2,6 hazi da.
Orotara, bidaiariek, batez beste, 1,9 bi gau igaro dituzte EAEn.