Ekonomia -

Euskadin

Ikerbasquek 6,2 milioi euro lortu ditu 50 ikertzaile kontratatzeko

Partidak mundu osoko 50 ikertzaile berri kontratatzea ahalbidetuko du, ikerketa garatzeko, Ikerbasquen bitartez, Euskadiko unibertsitatetan eta ikerketa zentroetan.

Artxiboko irudia. EiTB
Ikerbasquek 50 ikerlari kontratatuko ditu lau urtean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak Europar Batzordetik 6,2 milioi euroko laguntza lortu du, datorren lau urteetan ibilbide egonkorreko 50 ikertzaile kontratatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Itziar Alkorta Unibertsitate eta Ikerketa kontseilariordeak eta Ikerbasqueko presidenteordeak iragarpen hori egin du Donostian eman duen prentsaurrekoan. Fernando Cossio erakunde honetako zuzendari zientifikoa eta Nagore Iriberri eta Aurelio Mateo ikertzaileak ere bertan izan dira.

Itziar Alkortak adierazi duenez, 6,2 milioi euroko partidak mundu osoko 50 ikertzaile berri kontratatzea ahalbidetuko du, ikerketa garatzeko, Ikerbasquen bitartez, Euskadiko unibertsitatetan eta ikerketa zentroetan.

Nazioarte mailan ikertzaileen talentua erakartzea eta mantentzea du Ikerbasquek helburu. 50 ikertzaile sartuko ditu bere sarean; dagoeneko 131 ditu, esan du Cossiok.

Europa Batzordeak onartu duenez, laguntza garrantzitsu honekin, Ikerbasque Fundazioak 2007tik egin duen lana Euskal Herrian duen postua indartzea nahi du, Europa osoan 70 proposamenen artean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea