Ekonomia -

Lan Erregulazio Plana

Cegasak lan-erregulazio plana aurkeztu du

Pila fabrikatzailea hartzekodunen konkurtsoan dago eta 17 milioi euroko zorra du.

Cegasa. Argazkia: EITB
Cegasa. Argazkia: EITB
Cegasa. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cegasa taldeak hurrengo sei hilabeteetan Gasteizko eta Oñatiko fabriketako langileen lanaldia murriztuko duen Lan Erregulazio Plana aurkeztu du.

Enpresako iturriek adierazi dutenez, erregulazio plana berehala jarriko dute martxan. Cegasa hartzekodunen konkurtso egoeran dago eta 17 milioi euroko zorra du.

Cegasako langileek asteazkenean erabaki zuten lan-erregulazioko txostena aurkeztea. Horren eraginez, lanpostuaren arabera, langileen lanaldia % 25 eta % 100 bitartean murriztuko da, sindikatuko iturrien arabera. Cegasa 1934an sortu zuten. Egoitzak Gasteizen eta Oñatin ditu, eta 500 pertsonak egiten dute lan bertan. Horretaz gain, Txinan 300 langile ditu eta Espainian zehar ere merkataritza-ordezkaritzak (100 lanpostu) ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea