Ekonomia -

Txostena

Ekonomia % 1,1 haziko da 2014an, BBVAren arabera

Ekonomiaren hazkundeari lotutako enplegu sorkuntza hasita dago BBVAren arabera, iazko azken hiruhilekoan hasi zen. Aurten puntu erdi haziko da, datorren urtean puntu eta erditik gora.

Rafael Domenech. Argazkia: EFE
Rafael Domenech. Argazkia: EFE
BBVAren ustez, EAEko ekonomiaren hazkundea azkartzen doa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako ekonomia % 1,1 haziko da 2014an, BBVAk aurreikusi duenaren arabera, eta datorren urtean % 1,9 haziko da. Euskadiko ekonomiaren hazkundeari dagokionez, hamarreko bat gutxiago egingo du, eta datorren urtean, % 1,7.

Esportazioen hazkundea erabakiorra izan da; lanabes-makina eta ekipo-ondasunen inbertsioak % 17 egin du gora. Horrez gain, enpresa txiki eta ertainentzako mailegua % 5 hazi da, kontsumorako maileguena, berriz, % 28, eta kontsumo pribatua oraindik zalantzaz betetako elementua da. % 6,6an defizit eskakizunarekin beteko dela esan du bankuak, eta hasitako erreformen bideari eusteko deia egin dute.

Ekonomiaren hazkundeari lotutako enplegu sorkuntza hasita dago BBVAren arabera, iazko azken hiruhilekoan hasi zen. Aurten puntu erdi haziko da, datorren urtean puntu eta erditik gora. Horrela, aurreikuspenen arabera, 2015aren amaieran langabezia tasa % 24,2koa izango da.

Rafael Domenech ikerketa buruaren ustez, erritmo hori bizkortzean datza gakoa, onenean ere 2020ra arte % 20aren inguruko tasa izango litzateke. Hori dela eta, langabezia jaitsi ahal izateko, txostena egin dutenek beharrezko ikusten dute erreformetan sakontzea, bereziki zeharkako zergetan eta langileen kotizazioetan.

Bankuak ere kreditoa ematen hasi omen dira. Horrela, urteko lehen hiruhilekoan enpresa txiki eta ertainen kreditua % 15 hazi omen da, eta kontsumorakoa % 28. Hala ere, zalantza handia dago kontsumo pribatuaren inguruan, ez baitakite zer bilakaera izando duen aurrerantzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea