Ekonomia -

Kontu Auzitegiaren arabera

AHTko tarte baten kostua % 230 garestitu zen

L'Hospitalet eta La Torrassa lotzen dituen tartea egiteko, aurreikusi zutena baino 247 milioi euro gehiago erabili zituzten, Kontu Auzitegiak martxan jarritako eginbideetan azaltzen denez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

L'Hospitalet eta La Torrassa abiadura handiko trenaren (AHT) bidez lotzeko tartea egiteko, aurreikusi zutena baino 247 milioi euro (% 230) gehiago erabili zituzten, Kontu Auzitegiak martxan jarritako eginbideetan azaltzen denez. Bartzelonan AHTa egiteko lanetan izan omen diren irregulartasunak ikertzen ari da Kontu Auzitegia.

Kontu Auzitegiak gaur jakitera eman duenez, 2013ko apirilean prozedura amaitu zen. Madril eta Bartzelona artean Abiadura Handiko Trena eraikitzeko kontratazioetan zenbait irregulartasun atzeman zituzten, txostenaren arabera.

Besteak beste, "Hospitalet-La Torrasa tarteko plataforma eraikitzeko kontratua 247 milioi euro garestitu zen, hau da, salneurriak % 230 egin zuen gora", azaldu du Auzitegiak.

Halaber, "Castellbisbal-Papiol, Hospitalet-Can Tunis eta La Torrasa-Sants tarteak eraikitzeko lanen proiektuetan gabeziak" aurkitu zituzten; izan ere, kontratuak aldatu edo kontratu osagarriak egin zituzten. Guztira 18.200.000, 23.700.000 eta 126.640.000 euro gastatu zituzten lan horietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea