Ekonomia -

Abiadura Handiko Trena

AVEa egiteko lanen prezioak "puztu" zirela uste du Fiskaltzak

Guardia Zibilak Adifen eta Corsan Corviam eraikuntza enpresaren egoitzak miatu ditu da Madrilen eta Bartzelonan, eta 9 pertsona atxilotu ditu.

Guardia Zibila Adifen Madrileko egoitzan. Argazkia: Efe
Guardia Zibila Adifen Madrileko egoitzan.
9 atxilotu ADIFen, ustezko ustelkeria kasuagatik

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibila polizia-operazioa egiten ari da Madrilen eta Bartzelonan Kataluniako hiriburura doan AVEren lanetan ustez dirua bidegabe erabili dutelako, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez. Adifeko funtzionarioen eta kontratisten aurkako operazioa da, Madril eta Bartzelonako AVEaren obretako prezioa "puztuz" 6 milioi euro gehiago eskuratu zituzten ikertzeko.

Horrez gain, Corsan kontratistek Adifeko funtzionarioekin prezioak adostu zitzuten ere ikertuko dute. Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak uste du obre horien medizioak behin baino gehiagotan puztu egin zituztela, 6 milioi euro gehiago lortzeko. Adjudikazioan ere, irregulartasunak egon ziren ere ikertuko du orain Fiskaltzak. Prezioak puztearen truke, funtzionario batzuk dirua jaso zutela uste du Fiskaltzak.

Jorge Fernandez Espainiako Barne ministroak onartu du Guardia Zibilak Bartzelonan eta Madrilen "orain zenbait urte egindako AVEaren obren inguruko" operazioa martxan jarri duela, baina ez du zehaztasunik eman, operazioa "sekretupean dagoelako".

Aipatu iturrien arabera, Adifen egoitzak miatu dituzte Bartzelonan eta Madrilen, eta Kataluniako hiriburuan Corsan Corviam eraikuntza enpresaren egoitzan ere egon dira.

Era berean, beste enpresa batzuen egoitzak eta etxebizitzak ere miatzen ari omen dira. Hori horrela, oraingoz 9 atxiloketa egin dituzte, baina gehiago izango direla aurreikusten dute.

Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak Bartzelonan egindako eskariaren harira agindu du Auzitegiak operazioa, eta Bartzelonara doan AVEren zatian funtzionarioek eta enpresariek ustez izan duten jokabide txarra argitzea da helburua, La Sagrerako geltokiaren eraikuntzan izandako ustezko irregulartasunak batik bat.

Corsan Corvian eraikuntza enpresa Isolux Corsanen barruan dago orain, eta 2008ko martxoan lortu zuen La Sagrera inguruko trenbide zatia egiteko esleipena 68 milioi euroren truke.

Adifek, bestalde, Bartzelonako Auzitegiarekin "elkarlanean" ari dela adierazi du, ustezko irregulartasunak argitzeko helburuarekin.

Bi goi kargu, atxilotuen artean

Adifeko obren arduradun bat eta ipar-ekialdeko guneko abiadura handiko trenaren zuzendaria dira Guardia Zibilak atxilotu dituen pertsonetako bi, ustez 6 milioi euro lortu zituen sarearen kontrako operazioan, Madrilen eta Bartzelonaren arteko obren prezioa "puzteagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea