Ekonomia -

Inbertsioa

Telefonicak 45 milioi euro inbertituko ditu aurten Euskadin

Konpainiak aurten Euskadin 45 milioi euro inbertituko ditu, 4Gren eta zuntz optikoaren azpiegituretarako. 34 poligono industrialetara iritsiko da.

Telefonica. Argazkia: EFE
Telefonica. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Telefonicak aurten Euskadin 45 milioi euro inbertituko ditu, 4Gren eta zuntz optikoaren azpiegituretarako. 34 poligono industrialetara, eta milioi erdi etxebizitzetara eta enpresetara iritsiko da; 200 pertsona kontratatuko dituzte.

Javier Zorrilla Telefonica Ipar Lurraldeko zuzendariak konpainiaren 2014rako planak aurkeztu ditu, ostegun honetan, Bilboko hotel batean emandako prentsaurrekoan.

Helburu nagusia FTTH zuntz optikoaren teknologia-sarea % 50 igotzea da, azken sorkuntzatzat hartzen baita euskal enpresetan.

FTTHk 100 Mbpra iritsi daitekeen gaitasuna eskaintzen du. 34 industrialdetara iritsi da Euskadin, hau da, 3.000 enpresa-egoitzara Bilboko ibaian, Donostian eta Gasteizen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea