Ekonomia -

Konkurtsoa

Cegasa Taldeak 111 milioi euroko galerak izan ditu 4 urtean

Cega Multidistribución eta Cega Inmuebles sozietateen konkurtso eskaera onartu dute.

Cegasako langileak. Argazkia: EITB
Cegasako langileak. Argazkia: EITB
Cegasako langileak. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cegasa Taldeak 111 milioi euro baino gehiagoko galerak izan ditu, Gasteizko merkataritza-arloko epaitegiak azaldu duenez. Gainera, Cega Muldistribución eta Cega Inmuebles, taldeko bi sozietateek aurkeztutako konkurtso eskaera onartu dute.

Cega Multidistribucionek eta Cega Inmueblesek hartzekodunen-konkurtsoan sartzeko eskaera egin zuten Celaya, Emparanza y Galdos Internacional taldeko enpresa nagusiak (eta beste hainbatek ere) hala egin ostean.

Autoan, konkurtsoa deklaratzeko konpetentzia duela azaldu du epaileak, bi enpresek Gasteizen dutelako egoitza-soziala, eta bertan du interesgune nagusia.

Epaileak gaineratu du Cega Multidistribución eta Cega Inmuebles kaudimenik gabe daudela, ordaindu ezinik, bere egoera talde osoaren "antzekoa" delako.

Autoan ageri denez, Cegasa Taldeak "ahultasun berezia" du bere osotasunean, azken hiru urteei dagokionez. Negozioari dagokionez, "kontrakzio handia" izan du.

Horren arabera, eskaera gutxitu da eta horrek "eragin zuzena" izan du taldeko hainbat enpresatan; Cega Multidistribución enpresan, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea