Ekonomia -

Andaluziako EEE-n auzia

Epaileak 29,5 milioiko fidantza zibila ezarri dio Magdalena Alvarezi

Magdalena Alvarez Andaluziako Ekonomia eta Ogasun kontseilari ohiak "guztiz errugabetzat" jo du bere burua

Magdalena Alvarez Sustapen ministro ohia. Argazkia: EFE
Magdalena Alvarez Sustapen ministro ohia. Argazkia: EFE
Magdalena Alvarez Sustapen ministro ohia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andaluziako enplegu-erregulazioko espedienteen (EEE) auzia ikertzen ari den epaileak 29.568.129 euroko fidantza zibila ezarri dio Magdalena Alvarez Espainiako Sustapen ministro eta Andaluziako Ogasun kontseilari izan zenari. Mercedes Ayalaren aburuz, hamar urte iraun zuen legez kanpoko diru-laguntza sistema baten sortzaileetako bat izan zen Alvarez.

Horrez gain, Alayak 22.176.096,89 euroko fidantza zibila ezarri dio Jose Salgueiro Ekonomia eta Ogasun kontseilari ohiari, eta 8.870.438,76 eurokoa, Antonio Estepa Andaluziako Ogasun saileko idazkari nagusi ohiari.

Ebazpenaren arabera (horren kontra helegitea jarri ahal dute oraindik), epaileak audientzia izan arteko epea ematen die hiru inputatuei, autoa jakinarazten zaien egunaren biharamunetik aurrera, fidantza aurkezteko. Hori egin ezean, baina, ondasunak bahituko dizkiete, erantzukizun horiekin betetzeko.

Alvarez epailearen aurrean egon zen lehen aldian (2013ko urriaren 8an), Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak eta Andaluziako Gobernuak ez zuten inputatuarentzat inolako neurririk eskatu. Manos Limpiasek osatzen duen akusazioak, berriz, 125 milioiko fidantza zibila ezartzeko eskakizuna egin zuen.

Mercedes Alayak prebarikazio delituaren eta diru publikoaren erabilera okerraren zantzuak aurkitu ditu, eta delituen larritasun eta egokitasunaren araberako bermea ezarri die.

Magdalena Alvarezek "guztiz errugabea" dela esan du

Magdalena Alvarez Andaluziako Ekonomia eta Ogasun kontseilari ohiak "guztiz errugabetzat" jo du bere burua, prebarikazio eta fondo publikoen bidegabeko erabilpenari dagokionez, lan erregulazio txosten faltsuen kasuan.

Alverezek, Mercedes Alaya epaileak 29,5 milioi euroko fidantza jarri diola jakin ostean, bere inputazioa ez dela sendoa nabarmendu du, Auzitegian aurkeztutako helegitearen zain dagoelako, eta horren epai apirilaren 23an irtengo delako.

Gogoratu beharra dago inputazioaren lehenengo autoan, 2013ko ekainaren 23an, organo jurisdikzional horrek baliogabetzat jo zuela", azaldu du oharrean, eta honako hau gaineratu du. "Beraz, lekuz kanpo dago fidantza zibilaren inposaketa gaiari buruzko helegitea ebazten den arte, delitua dagoen ala ez".

"Une batean ere ez" Ministerio Fiskalak ez Andaluziako Batzarrak ez Estatuko Abokatutzak hartutako kautelazko neurria beharrezkotzat ez zutela jo esan du Alvarezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea