Ekonomia -

Protestak

La Navaleko langileek protestekin jarraituko dute

Ostegunean Barakaldoko udaletxean itxialdia egingo dute, aste honetan Sestaokoan 12 orduz izan ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Navaleko langileen batzordeak iragarri duenez, aste honetan mobilizazioak egiten jarraituko dute, lan-karga eskatzeko, eta, asteartean batzarra egin ostean, Barakaldoko udaletxean itxialdi bat egitea espero dute.

Mobilizaziook aurrerago iragarritakoekin bat egingo dute, ontziolak lan falta handia duelako, martxoan entregatuko baitute egindako azken ontzia.

Aurreko egunotan, batzordeko eta sindikatuko ordezkariek 12 orduko itxialdia egin dute Sestaoko udaletxean, eta protesta gehiago egitea adostu dute bertan.

Horrela, ostegunean manifestazioa egingo dute Barakaldon, eta, ondoren, hamabi orduko itxialdia egingo dute udaletxean, 21:00etatik biharamuneko 09:00etara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea