Ekonomia -

Protesta

La Navaleko sindikatuko kideak Sestaoko udaletxean sartu dira

Enpresa batzordeko kideek itxialdia hasi dute arratsaldean, lan-karga eskatzeko, fabrikaren jarduera mantentzeko asmoz.

Sindikatuak Sestaoko udaletxean. EiTB
Sindikatuak Sestaoko udaletxean. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko La Navaleko enpresa batzordeko kideek arratsaldean itxialdi bat hasi dute Sestaoko udaletxean, ontziolarentzat lan-karga eskatzeko.

Itxialdia 18:00etan hasi dute, eta biharko 06:00ak arte egingo dute.

Sindikatuetako ordezkariei harrera egin die Josu Bergara Sestaoko alkateak (EAJ), eta protestak udaletxean egiteko "erraztasunak" eskertu dizkiote, Manuel Velado enpresa batzordeko kideak azaldu duenez.

Langileek pankarta bat jarri dute udaletxeko balkoian, honako mezua zabaltzeko: "La Naval, irtenbidea. Lana orain!".

Ontziolak egindako azken ontzia hilaren amaieran entregatzea aurreikusi du, eta, hortik aurrera, lanik gabe geratuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea