Ekonomia -

Abiadura handiko trena

'Euskal Y'-a eraikitzeko diru gehiago jarriko duela esan du Bruselak

Europako Garraio Batzordeak adierazi du EAEko trenbide sare berria "funtsezko" azpiegitura dela, baina oraingoz ez du zehaztu egitasmo horretara bideratuko duen diru kopurua.

'Euskal Y'a eraikitzeko diru gehiago jarriko du Bruselak.
'Euskal Y'a eraikitzeko diru gehiago jarriko du Bruselak.
'Euskal Y'a eraikitzeko diru gehiago jarriko du Bruselak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Y-a eraikitzeko diru gehiago jarriko du Bruselak. Hala adierazi du Siim Kallas Europako Garraio Batzordeko arduradunak. Horren esanetan, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berria "funtsezko azpiegitura da Atlantikoko Korridorean" eta berau eraikitzea "lehentasuna" da Europar Batasunarentzat.

Hori dela eta, 2014tik aurrera, proiektu hori gauzatzeko diru gehiago jarriko dutela iragarri du, zenbatekoa zehaztu ez badu ere.

Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuak egindako galdera bati erantzunez egin du Garraio Batzordeak aipatu iragarpena. 2014ko aurrekontuan Euskal Y-ari bideratutako partidak txikiegiak direla eta Espainiako Gobernuak abiadura handiko trena bukatzeko epeak zehaztu ez dituela kritikatu zuen Bilbaok.

Joan den astean politika orokorreko eztabaidan Espainiako Gobernuak Bergarako lotunea aurten esleitzeko konpromisoa hartu zuen, baina Izaskun Bilbaok egindako galdera lehenago erregistratu zen.

Galdera horri erantzuteko, Garraio komisarioak esan du Europar Batasunarentzat Euskal Y-aren proiektuak "lehentasuna" duela, Atlantikoko Korridorea osatzeko "ezinbestekoa" delako.

"Testuinguru horretan, 2014an lan-egitasmo bat diseinatuko dugu eta Korridorearen fororako koordinatzaile bat izendatuko dugu; azpiegitura honek eragiten dien estatu guztiak izango dira foro horretan, besteak beste, lehentasunak eta proiektuaren garapena zehazteko", azaldu du Kallasek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bruselako albisteak gaur