Ekonomia -

'60 minutos'

Fernandez: 'Kutxabankek agindu behar du kapitala handitzean'

ETB2k bart emititu duen elkarrizketa batean, Fernandezek bankuen legea izan du hizpide; lege horren arabera, 5 urteren buruan kutxa batek ezingo du banku baten % 50 baino gehiago izan.

Kutxabankeko presidentea, elkarrizketan. Irudia: EiTB
Kutxabankeko presidentea, elkarrizketan. Irudia: EiTB
Kutxabankeko presidentea, elkarrizketan. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak esan duenez, bost urteren buruan euskal kutxek Kutxabanken % 30 baino ez dute kontrolatzerik izango, baina, gaineratu duenaren arabera, epe laburrean "euskal bankuaren helburu nagusia" kutxa batek % 50 baino gehiago ez izatea da (BBK % 57ren jabe da).

ETB2k bart emititu duen elkarrizketa batean, Fernandezek bankuen legea izan du hizpide; lege horren arabera, bost urteren buruan kutxa batek ezingo du banku baten % 50 baino gehiago izan, eta horrek Kutxabank bankuari eragingo dio, gaur egun euskal kutxak baitira horren jabe.

Fernandezek azaldu duenez, Kutxabankek bost urteko tartea du % 50eko muga hori jaisteko, Espainiako eta Europako bankuen "oniritzia" lortzen badu. Fernandezen arabera, "bankuak diren finantza erakundeek" bi aukera izango dituzte: Burtsan sartu edo "sartzeko konpromisoa iragarri".

Berregituratze prozesu hori egiteko "gakoa", Fernandezen esanetan, Kutxabankek "negoziazioan agintzea" litzateke, euskal bankuek bere "balizko kideak" aukeratzeko abagunea ahalbidetzeko. Gainera, "agintzekotan, prezioa aukeratu genezake, eta akziodunen oniritzia barik zenbait akordio ixteko debekua ezarri", azaldu du.

"Guk izan behar dugu kontrola, bi helbururekin: ekintza soziala mantendu eta ondasuna ez murriztu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea