Ekonomia -

Eusko Legebiltzarra

Epsilon eta Hiriko auziak ikertuko ditu Legebiltzarreko batzorde batek

Proiektuek jasotako diru-laguntzen inguruko txostena prestatzen ari da Herri Kontuen Euskal Epaitegia. Martxoaren 30erako prest egotea aurreikusi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epsilon eta Hiriko auziak ikertzeko batzordea eratuko du Eusko Legebiltzarrak, eta auzi horietatik "eratorri daitezkeen erantzukizun politikoak argitzea" ere izango du helburu. Automobilen munduarekin lotutako bi proiektu horiek porrot egin zuten.

PPk eta UPyDk eskatu dute ikerketa batzordea, eta EH Bilduren babesa izan du. PSE-EE abstenitu egin da, eta EAJ, berriz, kontra agertu da.

Jeltzaleek Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren txostena jaso arte itxarotea eskatu du, proiektu horiek jasotako diru-laguntza publikoen inguruko txostena martxoaren 30ean kaleratuko baitu.

Epsilonek 46,1 milioi euroko laguntza jaso zuen, eta enpresak porrot egin zuen. Joan Villadelprat kudeatzailea zigortu egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea