Ekonomia -
Administrazio kontseilua
Telefonicak digitalizaziora egokituko du bere egitura
Aldaketa horien ondorioz, Telefonica Europa, Telefonica Latinoamerica eta Telefonica Digital zentro korporatiboak kendu eta bakar batean bilduko dituzte kudeaketa eraginkorragoa izateko.
Erredakzioa
Cesar Alierta Telefonicako presidenteak enpresaren egitura sinplifikatzea aztertuko du administrazio kontseiluan, konpainia digitalizaziora egokitzeko.
Aldaketa horien ondorioz, Telefonica Europa (Londres), Telefonica Latinoamerica (Sao Paulo) eta Telefonica Digital (Londres) zentro korporatiboak desegin eta zentro bakarrean batuko dituzte kudeaketa eraginkorragoa izateko.
Konpainiako administrazio kontseilua bilera egiten ari da asteazken honetan, gai hori eta beste batzuk eztabaidatzeko. Besteak beste, datorren urterako helburuei buruz arituko dira bertan.
El Pais egunkariak aurreratu duenez, Aliertak egitura sinplifikatzea proposatuko du, eta konpainiaren funtzio batzuk zentralizatzeko pausoak emango ditu.
Zuzendariei dagokienez, Santiago Fernandez Valbuena Latinoamerikako presidentea Estrategia zuzendari berria izango da, eta Eva Castilla Europako arduradun nagusiak zuzendaritza kargua utziko du, egunkariak argitaratutako informazioaren arabera.
2011n hasi zen konpainia antolakuntza aldatzen, eta antolaketa geografikoaren alde egin zuen (Europa eta Latinoamerika) eta Mathew Key buru zuen Telefonica Digital sortu zuen orduan.