Ekonomia -

Txostena

Saskibalioi Mundialak 30 milioi euro utziko ditu Bizkaian

Saskibaloiko Munduko kopako aurrefaseak 22.500 pertsona ekarriko ditu Bizkaira, horietatik 11.250 EAEtik kanpokoak, eta, guztira, 18,1 milioi euroko gastua egingo dute,

30 milioi euroko eragin ekonomikoa izango du saskibaloi kopak Bizkaian

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saskibaloiko Munduko kopako aurrefaseak 22.500 pertsona ekarriko ditu Bizkaira, horietatik 11.250 EAEtik kanpokoak, eta, guztira, 18,1 milioi euroko gastua egingo dute, Foru Aldundiak aurkeztutako txosten baten arabera.

Abuztuaren amieratik iraileko lehenengo astera bitartean 22.500 bisitari joango dira Bizkaira. Gastatuko dituzten 18,1 euroekin batera, Koparen antolatzaileek beste 1,6 milioi utziko dituzte Bizkaian, dokumentuaren arabera.

Bizkaiko Barne Produktu Gordinean 30 milioi euroko eragina izango du, guztira, Saskibaloi txapelketak. Imanol Pradeles diputatuak eta Gabino Martinez de Arenaza Turismo eta Kanpo Sustapenerako zuzendariak

izango duen hogeita hamar milioi euroko osoko eragina osatzeko, aurre-azterketak energian eta higiezinen jardueran egingo den gastua eta familiek eskura diru gehiago dutelako egingo duten gastu handiagoa sartu dira.  Astelehen honetan eman dituzte datu hauek prentsaurrekoan ekonomia sustapeneko Imanol Pradales diputatuak eta Gabino Martínez de Arenaza turismorako eta kanpo sustapenerako zuzendariak aurkeztu dute gaur txostena.

Hotelak, tabernak eta jatetxeak izango dira onuradun nagusiak; Munduko Koparen aurreko egunetan eta, batez ere, FIBA 2014 Saskibaloiko Munduko Kopako taldeen faseko partiduak izango diren egunetan, abuztuaren 30etik irailaren 4ra,. Antolatzaileek eta kirol ekitaldira etorriko direnek zuzenean gastatuko dituzten 19,7 milioi euroetatik 17,4 milioi ostalaritzara joango dira, 506.000 denda txikietara, 485.000 garraiobideetara, 450.000 eraikuntzara eta 141.000 arlo publikora.

Aurre-azterketaren arabera, zuzeneko eragin ekonomiko honez gain, zeharkakoa ere izango da: higiezinetako gastua 1.091.000 eurokoa izango da, argindarrean 504.000 euro gastatuko dira eta edarietan 559.000 euro.

Kirol ekitaldi horren ondorioz, Bizkaian 314 lanpostu berri izango dira eta lehendik zeuden beste 581 mantendu egingo dira.

Aurre-azterketaren arabera, jarduera ekonomikoak eta enpleguak gora egingo dutenez, zerga bilketak ere gora egingo du eta 2,9 milioi euroko gorakada kalkulatu da. Azterketa honen arabera, BEZak 1.365.000 euroko gorakada izango du; Sozietateen gaineko Zergak 1.178.000 eurokoa eta PFEZak 414.000 eurokoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea