Ekonomia -
Sestaon
Navaleko enpresa batzordeak 24 orduko itxialdia hasi du lana eskatzeko
Elkarretaratze horiekin lan-karga eskatzen dute, aste honetan bertan bukatuko baitute egiten ari diren azken ontzia.
Erredakzioa
Sestaoko La Navaleko enpresa batzordeak 24 orduko itxialdia hasi du gaur goizean, eta langileei bi orduko lanuztea egiteko eskatu die.
Elkarretaratze horiekin lan-karga eskatzen dute, aste honetan bertan bukatuko baitute egiten ari diren azken ontzia.
Joan den astean La Navaleko zuzendaritzak hilabeteko epean ontzi bat egiteko kontratua mahai gainean izan dezakeela jakinarazi zion enpresa batzordeari, baina langileek mobilizazioak egiten hastea erabaki zuten eta protestak egiten jarraituko dute lan-karga jaso arte.
Bien bitartean, Zestoako TS Fundiciones enpresako langileek ere 24 orduko itxialdia egingo dute, etzi lantegia itxiko dutela salatzeko. Enpresa itxita, 150 langile kalean geratuko dira.