Ekonomia -

Andaluziako ERE faltsuak

Alaya epaileak Jose Maria Ruiz Mateos inputatu du

Lan erregulazio txostenen auzia daraman epaileak enpresaria martxoaren 5ean deitu du deklaratzera.

Jose Maria Ruiz Mateos enpresaria. Argazkia: EFE
Jose Maria Ruiz Mateos
Jose Maria Ruiz Mateos enpresaria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mercedes Alaya lan erregulazio txostenen kasua daraman epaileak Jose Maria Ruiz Mateos enpresaria deitu du deklaratzera martxoaren 5erako, inputatu gisa. Ruiz Mateos Andaluzian enpresako bost erregulazio txostenetan influentzia-trafikoa leporatuta.

Jose Maria Ruiz Mateos martxoaren 5ean, 10:00etan, deitu du deklaratzera epaileak, eta ordubete geroago Zoilo haren semea. Urtarrilaren amaieran deklaratu zuten inputatuen eta lekukoen arabera, hura beti aitarekin batera zegoen Nueva Rumasa taldeko negozioak zuzentzen.

Alaya epaileak influentzia trafikoagatik inputatu ditu biak, lan erregulazio txostenentzako Andaluzian bost enpresen finantzaketa lortuta, honako hauena: Cervantes de Torremolinos (Malaga), Dhul, Garvey, Bellavista eta Zoilo Ruiz Mateos.

Jose Mariak eta Zoilok Juan Lanzas lan erregulazio txostenak lortu zituenari 600.000 euro eman zizkien, autoaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea