Ekonomia -

Andaluziako ERE faltsuak

Alaya epailea Euskadiko UGT eta CCOO ikertzen hasi da

Guardia Zibilaren arabera, 2007. urtean Vitalia enpresak bi ordainketa egin zizkien sindikatu horiei.

Mercedes Alaya epailea. EiTB
Mercedes Alaya epailea. EiTB
Mercedes Alaya epailea. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mercedes Alaya Andaluziako ustezko enplegu-erregulazioko txosten faltsuen auziko instrukzioko epailea Euskadiko CCOO eta UGT sindikatuak ikertzen hasi da, El País egunkariak jakinarazi duenez.

Izan ere, Guardia Zibilaren ikerketa baten arabera, 2007. urteko otsailean Vitalia aholkularitza enpresak (ustezko txosten faltsuetan bitartekari aritu zen) bi ordainketa egin zizkien sindikatu horiei.

UGTren kasuan, 5.016,64 euro jaso ei zituen. Dena dela, sindikatu horretako zuzendaritzak ukatu egin du Vitaliak ezer eman izana. CCOOren kasuan, 3.480 euro izan omen ziren.

Lehen aldiz agertu dira Euskadiko UGT eta CCOO sindikatuen izenak Andaluziako enplegu-erregulazioko txosten faltsuen auzian.

Urtarrilaren 17an publikatutako auto batean, epaileak UGTren eta CCOOren federazio guztien kontuei buruzko informazioa eskatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea