Ekonomia -
Gune plataforma
ELA eta LAB Bilboko goi-bilera ekonomikoaren kontra manifestatuko dira
ELA, LAB eta beste hainbat eragile kalera irtengo da martxoaren 3an, "zinikoei ongietorria" egiteko eta "pobrezia areagotzen" dituzten politiken kontra egiteko.
ELA eta LAB sindikatuek eta Hego Euskal Herriko beste 50 erakunde sindikalek osatzen duten Gune plataformak hainbat mobilizazio iragarri dituzte otsailaren 6tik martxoaren 22ra bitartean. Politika ekonomikoetan "aldaketa erradikala" eskatuko dute, "pobrezia areagotzen" ari baitira.
Plataforma martxoaren 3an irtengo da kalera, "zinikoen artean zinikoenei ongietorria" emateko, Bilbok ekonomia biltzar bat hartuko baitu bi egunez.
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak eta Ainhoa Etxaide LABekoak "Pobreziara eta prekarietatera bultzatzen gaituzte. Euskal Herriak bere bidea" lelopean egingo duten manifestazioa aurkeztu dute. "Lehentasuna pobreziaren zabalkundea ahalbidetzen duen sistema aldatzea da", esan dutenez.
Horrela, otsailaren 6an, 13an, 20an eta 27an egingo dute EAEko hiru hiriburuetan eta Iruñean, eta martxoaren 3an, Bilbon. Martxoaren 10etik 17ra mobilizazioak egingo dituzte EAEn eta Nafarroan, eta Madrilen martxoaren 22an "duintasunaren alde" egingo duten martxan parte hartuko dutela iragarri dute.