Ekonomia -

Krisia

Cegasak hartzekodunen aurrekonkurtsoa deitu du

Taldeak onartu du krisi ekonomiakoak "gogor" jo duela eta bazkide berriak lortzeko lanean ari direla jakinarazi du.

Cegasa Taldeak hartzekodunen aurrekonkurtsoa deitu du.
Cegasa Taldeak hartzekodunen aurrekonkurtsoa deitu du.
Cegasa Taldeak hartzekodunen aurrekonkurtsoa deitu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cegasa Taldeak hartzekodunen aurrekonkurtsoa deitu, bere egoera ekonomiko larria dela eta. Krisiak "gogor" jo duela aitortu eta bazkide berriak lortzeko negoziazioak "aurreratuta" daudela jakinarazi du.

Cegasak 900 langile inguru ditu, horietako 500 bat EAEn jarduten dute. Konpainiak ohar batean adierazi duenez, "hartzekodunen aurrekonkurtsoa deituta gure jarduera egokitzea lortu nahi dugu".

Cegasaren arabera, bere negozio-ildo bakoitzeko "soluzio independenteak" behar dira eta hori "bazkide berrien bidez etorriko da".

Bazkide berri horiek hilabete gutxiren buruan lortzea espero dute, "jarduera mantendu, hornitzaileei ordaindu eta finantza-erakundeekin ditugun konpromisoak bete ahal izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea