Ekonomia -

Hitzarmena

Euskadiko lehen sektorea sustatuko dute Eroskik eta Jaurlaritzak

2016ra arte indarrean egongo den akordioaren helburua, Euskadiko nekazaritzatik eta arrantzatik datozen elikagaiei bultzada ematea izango da.

Arantza Tapia eta Agustin Markaide. Argazkia: EiTB
Arantza Tapia eta Agustin Markaide. Argazkia: EiTB
Arantza Tapia eta Agustin Markaide. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta Eroskik, Euskadiko nekazaritza eta arrantza sektoreak sustatzeko akordioa sinatu dute. Hitzarmena 2016ra arte egongo da indarrean.

Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuak eta Agustin Markaide Eroskiko presidenteak parte hartu dute. Han, besteak beste, Bittor Oroz Ekonomia Sustapen eta Lehiakortasun Saileko Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordea ere izan da.

Akordioa sinatu ostean, Tapiak argi utzi du "Euskadiren alde" adostutako hitzarmena dela. "Akordioaren helburua, profesionala eta lehiakorra den sektore bati bultzada ematea da, eta horrekin lehen sektoreko produktuak salmenta leku gehiagotara iristea lortu nahi dugu", esan du Tapiak.

Halaber, Jaurlaritzak beste hainbat enpresarekin antzeko akordioak sinatu nahi dituela azpimarratu du. "Hurrengo hiru urteetan Euskadiko lehen sektoreak protagonismoa hartzea nahi dugu", argitu du.

Bukatzeko, kontsumitzaileek ere produktu hauen sustapenean lagundu behar dutela erantsi du.

Agustín Markaidek, berriz, Eroskik "bertoko produktuen banaketaren alde" egindako apustua nabarmendu nahi izan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski albisteak