Ekonomia -

Gasteiz

BBVA zigortu dute bezero bati Eroskiren mendeko ekarpenak saltzeagatik

Informazio "partziala" eman ziola ebatzi du Epaitegiak, eta 41.725 euro eman beharko dizkio kalte-ordain gisa.

BBVAren Bilboko egoitza. Argazkia: EiTB
BBVAren Bilboko egoitza.
BBVAren Bilboko egoitza. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko epaitegi batek BBVA zigortu du bezero bati Eroskiren mendeko ekarpenak informazio "partziala" emanez saltzeagatik, eta 41.725 euroko kalte-ordaina eman beharko du. Gasteizko Epaitegiaren ebazpenaren kontra helegitea jartzeko aukera dago orain Arabako Probintzia Auzitegian.

Ebazpenean azaltzen denez, bezeroari "ez zioten inolako egokitasun testik egin" produktu "konplexu" horiek saltzeko.

Gainera, bezeroa "enpresario arrunta da, elektrizitate sektorekoa, ikasketa akademiko edo ekonomikorik gabea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroskiren albisteak