Ekonomia -

AHTa egiteko lanak

AHTa ez da martxan izango 2018a baino lehen, Oregiren arabera

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak azaldu duenez, bihar Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean irekitako jarraipen batzordearen bilera izango da.

Ana Oregi. Argazkia: EiTB
Ana Oregi. Argazkia: EiTB
Oregik ez du uste AHT 2018. urtea baino lehenago martxan izango denik

0:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2018a baino lehen ez da martxan izango Abiadura Handiko Trenaren euskal zatia, Ana Oregi Eusko Jaurlaritako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak Euskadi Irratian jakinarazi duenez. "Ez da errealista 2018a baino lehen martxan izango dela pentsatzea, baina hortik aurrera ikusiko dugu, eta Espainiako Sustapen Ministerioarekin elkarlanean aritu beharko dugu", gaineratu du.

Oregik egindako kalkuluen arabera, 2016rako Gipuzkoako trenbidea, Jaurlaritzaren ardurako zati bakarra prest egongo da, baina trenbideaz gain badira egin beharreko beste albo-lanak, eta horiek egiteko denbora gehiago beharko da; hain zuzen ere, gainegiturak egiteko, sistema elektrikoa martxan jartzeko eta bestelako lanak egiteko beste urte eta erdi eta bi urte artean beharko dela azaldu du.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Abiadura Handiko Trenaren lanei jarraipena egiteko batzordeak bilera egingo du, eta Jaurlaritzak Bizkaian eta Araban egin gabe dauden zatietako obren lizitazioari buruzko azalpenak eskatuko dizkio Gobernuari, eta Burgos eta Gasteiz arteko zatiari buruzko informazioa eskatuko dio.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, bihar AHTaz Madrilen egingo duten bilera 2006az geroztik egingo duten erakundeen arteko bigarrena izango da. Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak ohar bat kaleratu du, eta horren arabera 2006an Jaurlaritzak eta Espainiako Sustapen Ministerioak AHTaren gaineko hitzarmena sinatu ondoren bilera bakarra egin dute.

Oregiren ustez, ez da onargarria Ministerioak Gasteizen eta Burgosen arteko lotura nolakoa izango den ez azaltzea.

Erakundeen arteko bilera Madrilen

Bestalde, bihar Abiadura Handiko Trenaren lanen inguruko beste bilera bat izango da Madrilen, trenak Bilbon izango duen sarbidea aztertzeko.

Donostiari buruzko bilera urtarrilaren 16an izango da, eta Gasteizi buruzko beste bilera monografiko bat ere egingo da, baina horrek ez du datarik oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea