Ekonomia -

Elkarrizketa ETB-N

Gisasola: 'Eroskik aurrera egingo du, ziur naiz'

Eroskik "aurrera egiteko" gaitasuna izango duela iritzi dio Txema Gisasolak, "baina kontsumoa oso baxua den hiri edo probintzietan, itxi ala saldu egin beharko du".

Txema Gisasola Mondragon Korporazioko presidentea ETB-1eko Airean saioan elkarrizketatu dute. EITB
Txema Gisasola Mondragon Korporazioko presidentea ETB-1eko Airean saioan elkarrizketatu dute. EITB
Txema Gisasola: ''Konfiantza handia daukagu Eroskiko langileekin''

3:03

Iker Gomez | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txema Gisasola Mondragon taldeko presidenteak Eroskik bere zorra berriro finantzazeko prozesua "aurrera eta ondo" doala adierazi du Airean ETB-1eko saioan.

"Ez daukagu zalantzarik, ez Eroskiko presidenteak ezta MCCko jendeak ere: prozesua aurrera eta ondo doa", adierazi du.

Eroskik "aurrera egiteko" gaitasuna izango duela iritzi dio Gisasolak, nahiz eta "desinbertsio" batzuk egin beharko dituen. "Hau da, kontsumoa oso baxua den hiri edo probintzietan, itxi ala saldu beharko du. Normalean, Eroskik ez du ixten, saldu egiten du eta, normalean, enplegua ez da galtzen".

Horren harian, Eroskik bere egunean erositako Caprabo "ondo" doala baieztatu du Gisasolak.

Eroskiko langileei esan die "konfidantza handia" daukala "egiten ari diren plangintza eta ahaleginak ikusita, aurrera joango direla". "Ziur naiz", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroskiri buruzko albisteak