Ekonomia -
YPFren nazionalizazioa
Repsoleko Administrazio Kontseiluak onartu egin du aurreakordioa
Espainiako eta Argentinako gobernuek aurreakordioa lortu zuten astelehenean, eta negoziazioen xehetasunak aztertzen hastea onartu du asteazken honetan Kontseiluak.
Erredakzioa
Repsol enpresako Administrazio Kontseiluak onartu egin du, aho batez, YPFren nazionalizazioaren inguruan Espainiako eta Argentinako gobernuek astelehenean lortutako aurreakordioa. Halaber, onartu egin dute negoziazioen xehetasunak aztertzen hastea, bertako iturriek jakitera dutenez.
Iturri horien arabera, ''nazioarte mailan izen handiko inbertsio banku'' bat kontratatzea erabaki du Kontseiluak, ''gai hain garrantzitsu batek dakartzan konplexutasunen aurrean'', eta ''horren eraginkortasuna bermatzeko zehaztapen egokiak ziurtatzeko''.
Gaurko bileran, aurreakordioa aztertu eta ''positiboki'' baloratu dute, eta, akordio hori gauzatu ahal izateko, Repsoleko lantaldeen eta Argentinako Gobernuko ordezkarien arteako elkarrizketak ''epe laburrean'' abiatzea adostu dute.