Ekonomia -

Zorra dela-eta berrantolaketa

Eroskiren sozietate kopurua murriztu daitekeela ohartarazi dute

36 sozietatek osatzen dute Eroski Taldea, eta, guztira, 2.500 milioi euroko zorra dute. Zor horri aurre egiteko, sozietate kopurua murriztu dezaketela ohartarazi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oinarrizko negozioak indartu eta zorrari aurre egiteko Eroskik abiatu duen berrantolaketa sakonak taldearen sozietate kopurua murriztea eragin dezakeela ohartarazi dute enpresako iturriek. Zehazki, ''sozietate-egituran berregituraketa'' egon daitekeela aurreratu dute.

Iturri horiek azaldu dutenez, 36 sozietatek osatzen dute Eroski Taldea, eta, guztira, 2.500 milioi euroko zorra dute.

Zor hori bankuekin berriz negoziatzea dute helburu, eta, horren ondorioz, baliteke sozietate kopurua murriztea.

Kooperatibak astearte honetan ohar batez bidez jakitera eman duenez, 1.200 milioitan murriztu du bere zorra 2008tik 2013ra arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea